GELTOKI, ESPALOI ETA MARKESINA BERRIAK IBARRA AUZOAN

LOIUko Udal Gobernu Taldekook agintaldiaren hasieratik garbi geneukan gure udal gobernu ekintzaren ardatz nagusia Garraio Publikoa izango zela. Hori dela-eta, daukagun egoera aztertzen hasi ginen, gure udalerriko garraioari ikuspuntu berri batetik heldu ahal izateko. Lan horren ondorioz eta 2015-2019ko gure agintaldiaren erdia igaro ostean, esan dezakegu dagoeneko gauzatu ditugula LOIUko garraio publikoari aldaketa emateari dagozkion bi eskaera historiko: 1.-Alde batetik, gure gazteak Unibertsitatera hurbiltzeko eskaera; Leioako Campuserako lotura zuzen baten bidez gauzatu dena. 2.-Eta beste alde batetik, Larrondo eta Loiuko erdigunearen artean autobus lotura zuzena izatea. Gure herritarrek Loiuko garraio publikoa hobetzeko egindako eskaera horiek lortu ditugu dagoeneko, Bizkaiko Foru […]

Larrondo auzoa

EAJ-PNVko Gobernu Taldeak LOIUko auzoetan esku hartzen segitzen du. Gure gobernu programan konpromiso argia hartu genuen LOIUko herritar guztien defentsan, euren auzoa edozein dela ere. Kasu honetan, Larrondo auzoa. Auzo horretan ere, gure herritarren bizi-kalitatea hobetzeko bidean, arlo ezberdinetan inbertitzeko apustua egiten ari gara. Beste behin ere, herritarren kezka eta eskaera historikoa jaso dugu Udal Gobernu Taldetik, eta auzo horretan espaloia jartzeko obrak martxan jarri ditugu. Herritarrek etengabe eskatzen ziguten falta zen espaloi zati hori, eta egia esan, dagoeneko beharrezkotzat jotzen zen inguru horretan jardutea Larrondoko tren geltokiarekin lotzeko. Geltoki hori duela gutxi birmoldatu da, Eusko Jaurlaritzak egindako 350.000 euroko […]

Aireportuaren udako ordutegia luzatzearen kontra azaldu dira alkateak

Aireportuaren udako ordutegia luzatzea aztertzen dabil AENA, Vueling hegazkin-konpainiak hala eskatuta. Zehazki, hegaldiak ordu erdi bat lehenago hastea nahi dute, 06:15ean; eta ordubete beranduago bukatzea, 00:30ean. Zamudio, Derio, Loiu eta Erandioko alkateak ordutegia luzatzearen kontra azaldu dira. (Aikor) “Horrela eginez gero, ondoko udalerriotan soinu-presio handiagoa jasango genuke eta ondorioz, bizi-kalitatea eta atsedenerako eskubidea galduko genituzke”, esan digu Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak. Begoña lehen aipatutako udalerrien bozeramailea da eta bere iritziz, ordutegia luzatzeak ez dio onura ekonomikorik ekarriko ez Bizkaiari, ez Euskadiri; ezta balio erantzirik ere. “Gaur egungo ordutegiarekin Lurraldearen garapena eta sustapena bermatzen ditugu”. Horren haritik, argi utzi du […]

LARRAKOETXEKO JAIAK. ERROMES EGUNA

Biher, hau da, abuztuaren 14an, Larrakoetxe Jaiak ospatuko doguz. Arrastiko 19:00etan Tor Magoa agertuko da. Behin amaituta, Aitor Irazolari Omenaldia ospatuko da.Aipatutako ekitaldia arratsaldeko 20:00etan izango da. Lore eskaintza eta aurreskua bere omenez egingo da eskulturaren ondoan. Geroxeago , Larrakoetxe auzoko jai-batzordeak saiheski-jana prestatuko du. Aldi berean, disko festa izango dogu eta erromesak 01:00etan irtengo dira Begoñako Basilikarantz. Aipatu behar da arrastian umeentzako puzgarriak egongo direla. El viernes celebraremos las fiestas del barrio de Larrakoetxe. Comenzará el programa a las 19h con el Mago TOR y una vez finalizados sus trucos de magia , tributaremos un sentido homenaje a Aitor […]

TXORIERRIKO ALDERDIKIDE EGUNA LOIUN OSPATU ZEN

Pasa den zapatuen Txorierriko Alderdikide Eguna, hemen bertan, ospatu genuen. Gure eskualdeko hautagaiok Loiun egon ginen. Argi dekogu, EAJren hautagaiok, suspertze ekonomikoa eta enpleguaren sorrera lehenetsiko izango dala kudeaketa esparru guztietan. Txorierriko Alderdikide Egunak 350 pertsona inguru elkartu zituen. Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu eta Sondikan, hautagai berriok gara.Esther Apraiz (Derio), Joseba Goikouria (Erandio), Miguel Ángel Gaztelu (Larrabetzu), Jon Ander Aurrekoetxea (Lezama), Xabier Zubiaur (Sondika), Igotz Lópezek (Zamudio) eta ni, eskualde osoko hainbat alderdikide eta alderdizaleen babesa jaso gennuen. Eskertzekoda da! Gurekin batera izan ziren Itxaso Atutxa BBB-ren presidentea eta Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaia. Hautagai bakoitzaren hitzak entzun ziren […]

Josu Andoni Begoña izango da LOIUko jeltzaleen alkategaia

Alkatetzarako proposatu izana hartu du “ilusioz beteta eta gogotsu, eta kalean, herrikide eta elkarteekin lankidetzan aritzeko konpromisoarekin”. Loiuko EAJ-PNVren Udal Erakundeak duela urte bete izendatu zuen Josu Andoni Begoña Loiuko alkatetzarako zerrenda-buru. Begoña, udaleko alkate ordea da gaur egun eta maiatzean bi legegintzaldi egingo ditu Loiuko zinegotzi gisa, lehenengo Ekonomia eta Ogasun arloan eta gero Kulturan eta Kirolean. Alderdikideek alkategai izendatu ondoren, hurrengo hauteskundeetan oraingo alkate Bizente Arteagagoitiaren lekukoa hartzea bilatuko du, azken honek alkate gisa hiru legegintzaldi beteko dituelarik. Josu Andonik EAJ-PNVri eskertu dio berarengan jarritako konfiantza, eta azken urteotan eginikoak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du “Loiuko herritar […]

LOIUN, SANTA AGEDA

Datorren barikuen, Loiun, Santa Ageda ohitura ospatuko dogu. Horretarako, Loiuko Udalak egun polita antolatuko du. Ildo horretan, Baserritarrez jantziko gara eta makilarekin eskuan, Loiutik auzoz auzo aterako gara Agate Deunari abestuz. Azken egun hauetan elurra mara mara ari du Euzkadin. Hala ere, nahiz eta eguraldia egokiena ez izan, talde eder bat ateratzen saiatuko gara. Baina, badaezpada, aztertuko dogu zelan dagoen eguraldia ostiralarako.Momentuz, batzuek baieztatu didate animatuko liratekeela Loiuko auzoetatik etxez-etxe ibiltzeko. Beraz, makila hartuko genuke eta behin ahotsak ondo berotuta, kantatzen hasiko ginateke. Egia esan, ohitura ederra da geure Euzkadin, eta zer esanik ez, baita ere geure herrian, hau da, […]

Euskadi Hazi Arazi. LOIUGO!

Domekan Durangon egon ginen. 2015eko udal eta foru hauteskundeetara joango garen hautagaien aurkezpena izan zen. Ezin da ukatu, ekitaldia arrakastatsua izan zela antolakuntza eta mobilizazio aldetik. Euskadi Hazi Arazi lan eta zintzotasuean oinarri, aipatutako leloa da EAJ-PNVren hautagaiok udal eta foru hauteskundeei begira hartu genuen konpromisoa. EAJ-PNVk eraman duen Barne Prozesua demokratikoa, parte hartzailea eta gardena izan da. Argi geratu da, behin baino gehiagotan, EAJ-PNVk kudeaketa lanerako duen gaitasuna eta Euskadiren interesen defentsa eskaini dituela enplegua sortzeko, krisia atzean uzteko… Lana eta zintzotasuna egunero mahai gainean edukiko dogu, kasu honetan, LOIUren alde lan egiteko.Hurbiltasuna eta apaltasuna kontuan hartuko doguz . […]