Datorren barikuen, Loiun, Santa Ageda ohitura ospatuko dogu. Horretarako, Loiuko Udalak egun polita antolatuko du. Ildo horretan, Baserritarrez jantziko gara eta makilarekin eskuan, Loiutik auzoz auzo aterako gara Agate Deunari abestuz.
Azken egun hauetan elurra mara mara ari du Euzkadin. Hala ere, nahiz eta eguraldia egokiena ez izan, talde eder bat ateratzen saiatuko gara. Baina, badaezpada, aztertuko dogu zelan dagoen eguraldia ostiralarako.Momentuz, batzuek baieztatu didate animatuko liratekeela Loiuko auzoetatik etxez-etxe ibiltzeko. Beraz, makila hartuko genuke eta behin ahotsak ondo berotuta, kantatzen hasiko ginateke.
Egia esan, ohitura ederra da geure Euzkadin, eta zer esanik ez, baita ere geure herrian, hau da, Loiun. Bai etxeko txikiak, bai helduak ,aipatutako egunean, Santa Ageda abestiaren koplak kantatzera irtengo gara.
Badirudi Agate Deuna Sizilian jaio zala. Diotenez, neska ederra omen zen. Horrexegatik, hango gobernadoreak Agedaren amodioa lortu nahi zuen. Baina, ez zuen honen proposamena onartu. Erantzuna ez zen bere gustokoa izan eta kartzelan sartu, eta bertan torturatu egin zuen. Oso gaztea izanik, hots, 21 urte zituela hil egin zen bularrak moztu ondoren.
Santa Agedaren ohitura euskal kulturaren parte da. Hori dela eta, ohiturari jarraituz Loiuztarrok baserritarrez jantzita eta makilekin erritmoak markatuz abestera irtengo gara kalez kale.
Baina hori egin baino lehen, ostegun honetan, arratsaleko 19:30etan, Loiuko udaletxearen aurrean ensaiatzeko geratuko gara .
Eta hurrengo egunean, ostiralean, datorrena jakin badakigu….hemen utziko deutsuet EGITARAUA:
-15:00: Bazkaria. Loiuko Batzokian. 10€.
-17:00: Ahotsak berotuz. Loiuko Udaletxearen aurrean.
-17:30: Lauroetako elizan
-17:45: Aurregoiti
-18:00: Gurena
-18:20: Aiartza auzoa
-18:30: Aireportua
-18:45: Larrakoetxe
-19:00: Larrondo
-19:30: Herriko Plazan
-19:45: Txakur Txori
-20:00: Loiuko Hotela
-20:15: Batzoki
-20:30: Lasshoa
-20:45: Nagusien etxea
-21:00 Amaiera…