EAJ-PNVko Gobernu Taldeak LOIUko auzoetan esku hartzen segitzen du. Gure gobernu programan konpromiso argia hartu genuen LOIUko herritar guztien defentsan, euren auzoa edozein dela ere.
Kasu honetan, Larrondo auzoa. Auzo horretan ere, gure herritarren bizi-kalitatea hobetzeko bidean, arlo ezberdinetan inbertitzeko apustua egiten ari gara.
Beste behin ere, herritarren kezka eta eskaera historikoa jaso dugu Udal Gobernu Taldetik, eta auzo horretan espaloia jartzeko obrak martxan jarri ditugu. Herritarrek etengabe eskatzen ziguten falta zen espaloi zati hori, eta egia esan, dagoeneko beharrezkotzat jotzen zen inguru horretan jardutea Larrondoko tren geltokiarekin lotzeko.
Geltoki hori duela gutxi birmoldatu da, Eusko Jaurlaritzak egindako 350.000 euroko inbertsioari esker. Hainbat elementu egokitu dira: nasak, markesinak, irisgarritasuna, seinalizazioa, eta abar.
Orain, LOIUko Udalak bere gain hartuko du berritutako geltoki moderno horretara heltzeko espaloia egiteko lana. Larrondoko inbertsio hori EAJ-PNVko Udal Gobernu Taldeak jarri du martxan, eta 165.000 euroko zenbatekoa izango du; Larrondoko biztanleei nabarmen hobetuko die inguru horretarako irisgarritasuna. Era berean, Bizkaiko Foru Aldunditik 30.000 euroko diru-laguntza jaso dugu.
Azken batean, Larrondoko espaloia diruz lagunduko den elementua da jarduketa hori erabilera publikoa izango duten ondasunak eraiki eta hobetzeko bideratzen delako eta udal eskumeneko zerbitzu publiko bati dagozkiolako. Horretarako, obrak LOIUko Udaletik diseinatu dugun programa funtzionalak jasotzen dituen esparruaren barruan egingo dira.
Obra horietan, Larrondo auzoko inguru horretan bide publikoak gauzatu eta zoladurak jarriko dira, baita oinezkoen bideak hobetzeko bideratutako jarduketa ere; auzoa trenbide-pasagunearen eta Larrondoko geltokirako sarbideen bidez lotuko da Geltoki Bidearekin eta Larrondogoiko Kalearekin.
Urbanizatze obra horien bidez oinezkoen bideak hobetuko dira, eta behin erabilera publikoaren zerbitzura jarrita, ez du gasturik sortuko hurrengo urteetan, izan ere proiektuan jasota daude behar bezala funtzionatu ahal izateko obra eta zerbitzu guztiak. Azken batean, mantentze lanak gaur egun dauden udal zerbitzuen kontura izango dira.
Eskaera eta konpromiso hau LOIUko EAJ-PNVk bere gain hartu eta abiatu du oraingoan Larrondoko herritarrek esandakoa entzun ostean. Izan ere, LOIUko Udal Gobernu Taldetik eskaerak arretaz entzuten ditugu eta gure Udalak horretarako aukera daukanean martxan jartzen ditugu gure herritarrentzako eta auzoentzako beharrezkoenak eta onuragarrienak diren proiektuak.