Web gune hau loiuztarrekin eta herritar ororekin harremanetan jartzen gaituen kanala izatea nahi dugu. Modernoa eta eraginkorra, zerbitzuetara jotzeko eta Loiu hobeto ezagutzeko aukera ematen duen orrialdea.
Herritarren beharrizanak azkarrago kudeatzeko udalari buruzko informazio baliagarria biltzen duen ataria sortzen saiatu gara. Interesgarriak diren telefonoek, gestioen inprimakiek, ekintza kulturalek, ekipamenduen ordutegiek, eta orokorrean Udalari lotutako berriek gunea dute bertan.
Eskerrak ematen dizkizuegu Loiuko web guneari egiten diezuen bisita honengatik. Interesgarri eta baliagarri izango zaizuelakoan.
Agur bero bat!