LOIUko Udal Gobernu Taldekook agintaldiaren hasieratik garbi geneukan gure udal gobernu ekintzaren ardatz nagusia Garraio Publikoa izango zela. Hori dela-eta, daukagun egoera aztertzen hasi ginen, gure udalerriko garraioari ikuspuntu berri batetik heldu ahal izateko.
Lan horren ondorioz eta 2015-2019ko gure agintaldiaren erdia igaro ostean, esan dezakegu dagoeneko gauzatu ditugula LOIUko garraio publikoari aldaketa emateari dagozkion bi eskaera historiko:
1.-Alde batetik, gure gazteak Unibertsitatera hurbiltzeko eskaera; Leioako Campuserako lotura zuzen baten bidez gauzatu dena.
2.-Eta beste alde batetik, Larrondo eta Loiuko erdigunearen artean autobus lotura zuzena izatea.
Gure herritarrek Loiuko garraio publikoa hobetzeko egindako eskaera horiek lortu ditugu dagoeneko, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza egokiari esker. Horrek autobus linea berrian 7 geltoki gehiago egotea ekarri du.
1-Elorritxu
2-Zabaloetxe
3-Uribene
4-Asua
5-Larrondo
6-Olarra
7-Nafrisa
Hori gutxi balitz, Udaletik lanean jarraitzen dugu Loiuko garraio publikoari dagokion beste egitasmo batzuetan, alderdi hori hobetzen eta berritzen segitzeko; zehatz esateko, autobus garraioa, hobetzeko lanean gabiltza.
Era berean, gai horretan inbertsioak egiten ari gara gure eskumenari dagokion zatian. Hori dela-eta, garraioari dagokionez, gure herritarrei bizi kalitatea eta ongizatea hobetuko dien beste egitasmo garrantzitsu bat abiatu berri dugu. Agintaldiaren hasieran esan genuen bezala, gure asmoa da auzo guztietan egitea inbertsioak eta orain Ibarra auzoari heldu zaio txanda.
Kasu honetan, amaitutzat jotzen ditugu IBARRAKO IRISGARRITASUNEKO ETA AUTOBUS GELTOKIKO Proiektuaren lanak.
Obra horiek ez dira mugatu geltoki berri bat jartzera, auzorako irisgarritasuna ere arautu da, dagozkion bide-seinaleak jarrita. Era berean, espaloi berri bat jarri da auzotik autobus-geltokiraino, baita markesina berri bat ere, eguraldi txarra dagoenean erabiltzaileek aterpea izan dezaten.
Obra horren bidez nabarmen hobetu da Ibarra biderako irisgarritasuna; herritarrek oso ondo baloratzen ari dira hobekuntza hori.
Izan ere, orain arte BI-3707 errepideak autobus-geltoki bakarra zuen Loiurako noranzkoan eta espaloi bat eskuinaldean noranzko horretan goazela. Ibarra auzoan ibilgailuen trafikoak eta oinezkoak batera zebiltzan, bereizitako gunerik gabe eta oinezkoarentzako arrisku nabariarekin. Hartu diren neurri berri hauekin, konponbidea eman zaio arazo horri.
Gaur egun autobuseko garraio-zerbitzu ezberdinak daude, amaitu berri den proiektuaren inguruan geldialdiak egiten dituztenak. Ez zegoenez horretarako bereziki egokitutako gunerik, geldialdia galtzadan bertan egiten zen, ikuspen gutxiko lekuan. Ez zegoenez, ez espaloirik, ez zebra-biderik oinezkoek errepidea gurutzatzen zuten baimendu gabeko lekuetan, edonola eta arrisku nabariarekin.
Hori ikusita, baztergunea egin zaio autobusari; horrela, trafikoa oztopatu gabe gelditu ahal izango da.
Geltokirako sarbidea Ibarra Biderako sarreratik Larrakoetxe-Derioko etxeetarako sarreraren artean kokatu da; eta horretarako, ahal izan den guztietan Loiuko Udalaren terrenoak hartu dira, ahalik eta desjabetzerik gutxien egin behar izateko. Larrakoetxe-Deriorako sarrera baino lehen, semaforodun zebra-bidea dago, sakatzeko botoia duena, autobus-geltokira heltzea errazteko.
Ibilbidea, Loiuko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren gomendioen arabera osatu da, eta bien oniritzia izan du. Ibilbide horrek geltokirako sarrera eta irteera modu arinean, eta ahal izan den ikuspenik handienarekin, egiteko zegoen premiari erantzuten dio.
Era beran, LOIUko Udala beste auzo batean autobus-geltoki berri bat eraikitzeko obrak amaitzen ari da.