GELTOKI, ESPALOI ETA MARKESINA BERRIAK IBARRA AUZOAN

LOIUko Udal Gobernu Taldekook agintaldiaren hasieratik garbi geneukan gure udal gobernu ekintzaren ardatz nagusia Garraio Publikoa izango zela. Hori dela-eta, daukagun egoera aztertzen hasi ginen, gure udalerriko garraioari ikuspuntu berri batetik heldu ahal izateko. Lan horren ondorioz eta 2015-2019ko gure agintaldiaren erdia igaro ostean, esan dezakegu dagoeneko gauzatu ditugula LOIUko garraio publikoari aldaketa emateari dagozkion bi eskaera historiko: 1.-Alde batetik, gure gazteak Unibertsitatera hurbiltzeko eskaera; Leioako Campuserako lotura zuzen baten bidez gauzatu dena. 2.-Eta beste alde batetik, Larrondo eta Loiuko erdigunearen artean autobus lotura zuzena izatea. Gure herritarrek Loiuko garraio publikoa hobetzeko egindako eskaera horiek lortu ditugu dagoeneko, Bizkaiko Foru […]