Euskadi Hazi Arazi. LOIUGO!
Domekan Durangon egon ginen. 2015eko udal eta foru hauteskundeetara joango garen hautagaien aurkezpena izan zen. Ezin da ukatu, ekitaldia arrakastatsua izan zela antolakuntza eta mobilizazio aldetik. Euskadi Hazi Arazi lan eta zintzotasuean oinarri, aipatutako leloa da EAJ-PNVren hautagaiok udal eta foru hauteskundeei begira hartu genuen konpromisoa. EAJ-PNVk eraman duen Barne Prozesua demokratikoa, parte hartzailea eta gardena izan da. Argi geratu da, behin baino gehiagotan, EAJ-PNVk kudeaketa lanerako duen gaitasuna eta Euskadiren interesen defentsa eskaini dituela enplegua sortzeko, krisia atzean uzteko… Lana eta zintzotasuna egunero mahai gainean edukiko dogu, kasu honetan, LOIUren alde lan egiteko.Hurbiltasuna eta apaltasuna kontuan hartuko doguz . […]