Atzo euskeraren eguneko aldarrikapena izan zen. Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatu zen, hau da, euskera gero eta gehiago, gero eta toki gehiagotan erabiltzeko asmoz. Aste honetan, Euskara Eguna ospatu ahal izateko ekintza desberdinak izan doguz LOIUN. Esate baterako:
Azaroaren 28an, argazki erakusketa “Aurreko mendeko argazkiak” liburutegian izan zen.
Hurrengo egunean, ermitaz ermita ibilbidea, Loiu-Martiartu-Loiu berbalagunekin irteera antolatu zen. Behin amaituta aipatutako martxa, Txitxiburduntzi ederra dastatu genuen liburutegiaren aurrean.
Geroxeago, Triki-poteoaren txanda izan zen eta horretarako, Loiuko tarbernaz taberna joen ginen, eta zer esanik ez, arratsaldeko 15:00etan Gazte Bazkaria zela. Horren ondorioz, Loiuko Gazteekin bazkaldu genuen. Bazkari ederra eta goxo-goxoa Loiuko Bakarrak Elkarteari esker. Azpimarratu behar da 10 euro besterik ez zuela balio. Nahiz eta eguraldie eguzkitsu ez izan, 36 gazte egon ziren. Hotz eta eurie egunean zehar.
Arrastean, bertso saioa, 19:00etan Zabaloetxeko Frontoian hasi zen. Espektakulu izugarria bertsolariek emon zutena, besteak beste: Jone Uria, Sustrai Kolina, Igor Elortza eta Alaia Martin. Iñaki Beitiak mahaiaren gainean gai desberdinak jarri zituen.
Loiuko Frontoian egindako bertso saioa behin amaituta, Taberna Ibiltari taldea agertu zen. Beraiekin kalez kale joan ginen. Aintzinako abestiak gozatzeko 200 pertsona inguru elkartu ginen.
Igandean, txikientzako eguna izan zen. Talo eta twister erraldoia tailerrak egon ziren. Halaber, txikiek “Txalestruc” ikuskizina Zirika Zirkusen eskutik emaldia gozatu zuten.
Aipatu ere behar da, astran zehar Txorierriko eskolatik ikasleak etorri zirela. Ekitaldi desberdinak ikusi ahal izan zituzten. Esaterako: Patxin eta Potxin pailazoak, Eriz Magoa…eta abar.
Azkenik, atzo “Euskal Herriko Altxorretan barrena ” hitzaldi-dokumentala Loiuko liburutegian ikusi genuen.