Txorierriko Euskara Eguna LOIUN ospatu da.
Atzo euskeraren eguneko aldarrikapena izan zen. Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatu zen, hau da, euskera gero eta gehiago, gero eta toki gehiagotan erabiltzeko asmoz. Aste honetan, Euskara Eguna ospatu ahal izateko ekintza desberdinak izan doguz LOIUN. Esate baterako: Azaroaren 28an, argazki erakusketa “Aurreko mendeko argazkiak” liburutegian izan zen. Hurrengo egunean, ermitaz ermita ibilbidea, Loiu-Martiartu-Loiu berbalagunekin irteera antolatu zen. Behin amaituta aipatutako martxa, Txitxiburduntzi ederra dastatu genuen liburutegiaren aurrean. Geroxeago, Triki-poteoaren txanda izan zen eta horretarako, Loiuko tarbernaz taberna joen ginen, eta zer esanik ez, arratsaldeko 15:00etan Gazte Bazkaria zela. Horren ondorioz, Loiuko Gazteekin bazkaldu genuen. Bazkari ederra eta goxo-goxoa Loiuko Bakarrak […]