EAJ-PNV LOIU PIERDE UN CONCEJAL POR SÓLO 14 VOTOS
A TRABAJAR CON HUMILDAD Y LOS PIES EN EL SUELO
8 CONCEJALES Y EL APOYO DEL 65% DE LA POBLACIÓN
EAJ-PNV LOIUk eskerrak eman nahi dizkie herritar guztiei 2023ko udal hauteskundeetan lortutako emaitza bikainagatik.
2011n EAJ-PNV LOIUk 7 zinegotzi lortu zituen egoera normal batean (biztanleriaren % 57). Ondoren, 2015ean, pandemiarik eta gerrarik gabeko egoera eroso batean, 8 zinegotzi lortu ziren ( % 64). Emaitza hori historikotzat eta apartekotzat jo zen.
Eta joan den igandean, berriro berdindu zen 8 zinegotziren emaitza hori, pandemia osteko egoera zail batean eta Europaren atarian gerra bat dagoela. Herritarren % 65.
Bestalde, boto batzuk etxean geratu zaizkigu. EAJ-PNV LOIUk irabaziko zuela sinesteak gehiegizko konfiantza eman zuenez, bizilagun batzuk ez ziren bozkatzera joan. Herritarrekin hainbat elkarrizketa izan genituen gai horren inguruan, hori gertatu zikeela, baina hurrengoan are gehiago animatu beharko dugu.
EAJ-PNV LOIUK ZINEGOTZI BAT GALDU DU 14 BOTORENGATIK
Gehiegizko konfiantza horrek zinegotzi bat galtzea ekarri du. 14 botorengatik galdu dugu zinegotzi hori.
Aurreko hauteskundeetan zinegotzia kendu genion PPri, 4 botorengatik. Joan den igandean PP izan da zinegotzia berreskuratu duena 14 botoren aldearekin. Ezin ditugu alde batera utzi LOIUren errealitate soziologikoa eta alderdi horrek gure udalerrian duen ordezkaritza historikoa, legegintzaldi guztietan zinegotzi 1 edo 2 lortu baititu.
Laburbilduz, babes handia lortu dugula esan dezakegu, herri egoera ezohikoan, udalerri batek baino gehiagok nahiko lukeen emaitza lortu dugu: 8-2-1.
Eta hori gutxi balitz, herritarren laguntza bikainarekin. Udalerri batek alderdi politiko bati ematen dion babesik handiena, botoen % 65 emanda, hemen izan da gure udalerrian eta EAJ-PNV LOIU alderdian.
Eta, era berean, ez dugu bigarren alderdi politikoa bikoizten, ezta hirukoizten ere, baizik eta zinegotzietan laukoiztu egiten dugu bigarren alderdi politikoa. Hau da, herri bakar batek ere ez du tarte hori zinegotzietan bigarrenarekiko, LOIUn izan ezik. Emaitzak bikainak izan dira.
APALTASUNEZ ETA OINAK LURREAN LAN EGITERA
Oinak lurrean eduki behar ditugu eta jakin behar dugu 8 zinegotziok EZ dizkigutela inork oparitu. Legegintzaldi osoan egin dugun bezala lan egin izan ez bagenu, 7 edo 6 zinegotzi atera genitzakeen lasai asko.
Kanpaina handia egin dugu. 2 ekitaldi sendorekin. Bat Larrondon, eta bestea Zabaloetxen.
LOIUko 1.000 etxebizitzak bisitatu ditugu hauteskunde-programa banatuz eta azalduz
Legegintzaldi Planaren % 95 bete dugu, eta hamaika proiektu eta ekimen garatu ditugu herritarrentzat. Aurkezpen-gutun bikaina.
PANDEMIAn herritar bakoitzari laguntzen aritu ginen, eta une oro gertuko pertsonak izan ginen, baita ondoren ere. Egunero kalean herritarrekin.
Orain, ilusioa pizten duten proiektuak daramatzagu hauteskunde-programan, gure herritarrengandik jasotakoak, eta horien alde lan egin eta borrokatu behar dugu.
Eta Talde Aparta osatzen dugu, SENDOA, ELKARTUA ETA HARMONIADUNA, iraungo duena.
Horregatik eta askoz gehiagorengatik babestu gaitu LOIUKO GEHIENGO HANDI batek.
8 ZINEGOTZI ETA HERRITARREN % 65EN BABESA
Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu, lortutako emaitza bikainagatik, LOIUko herritarroi bidali dizkiguzuen ehunka mezu eta zorion agurrengatik, bai eta udalerritik kanpokoak ere.
Euskadin abstentzio handia egon den egoera batean, etorkizunean ere gogoratuko diren hauteskundeetan, hemen LOIUn, emaitza bikaina lortu dugu: 8 zinegotzi (Osoko Bilkura osatzen duten 11 zinegotzietatik), bigarren indarraren laukoitza eskuratu dugu zinegotzi-kopuruan, eta herritarren % 65eko babesa izan dugu.
Orain, lanean jarraituko dugu denon artean LOIU hobetzeko.
ESKERRIK ASKO, LOIU!!!
AURRERA!!!
LOIU ON!!!