LOIU, KORRIKA BADATOR!
Bihar Korrika Loiura ailegatuko da, hain zuzen ere, Larrondo auzotik arratsaldeko 18:20ean pasatuko da. Beste behin ere, han egongo gara. Baina, handik pasatu baino lehen, Loiuko Udalak Korrika berezia antolatuko du. Hau da, Loiuko Ikastetxeen korrika izango da, 1.000 ikaslek parte hartuko dute. Nerabea nintzenetik hona, askotan parte hartu dut Korrikan, herri eta eskualde ezberdinetan, Uribe Kostan, Bilbo Handian, eta batez ere, Txorierri Haranean, eta zelan ez, nire udalerrian, Loiun. Ekitaldi jendetsuena apirilaren 6koa izango da, egun horretan udalerriko 5 ikastetxek parte hartuko dute. Horren ondorioz, 1.000 ikasle baino gehiagorekin herrigunera abiatuko dira Korrikari, euskarari eta Loiuko erdialdetik pasatzeko aldarrikapenari […]