En los últimos 7 días CERO contagios. Por favor, sigamos en esta excelente actitud de los vecinos y vecinas de LOIU.
Ez gaitezen erlaxatu. Badirudi hobetzen ari dela. Espero dezagun ez izatea ameskeria bat. Mesedez, jarrai dezagun LOIUko bizilagunok jarrera bikain honekin.
Datuek erakusten dutenez, kutsatzeak jaitsi egin dira LOIUn. Hala ere, ez gara erlaxatu behar.
Bizkaian, 100.000 pertsonako 721 kasu daude.
LOIUn ez da kutsadurarik izan azken zazpi egunetan. Eta, esan bezala, intzidentzia-tasa 339koa da. Baina dena ematen jarraitu behar dugu beheranzko joera horri jarraitzeko. Ez da erraza izango.
Berriro diot, mesedez, ez gaitezen erlaxatu.
Egoera epidemiologikoa oso delikatua da. Beraz, indar handiagoa hartzen du orain osasun-agintariek agindutako araudia eta prebentzio- eta babes-neurriak zorrotz bete beharrak.
LOIUko Udalak birusa ez zabaltzeko giza baliabideak eta baliabide teknikoak bizilagun guztien eskura jartzen jarraitzen du, baita pertsona eta kolektibo ahulenek behar duten laguntza ere.