El Ayuntamiento de LOIU ha tenido que suspender los udalekus, actos y eventos que se realizan durante el verano en el municipio, siguiendo así las recomendaciones de Eudel para garantizar la seguridad y evitar contagios por la covid-19.
Desde el Ayuntamiento se comunica que no se podrá celebrar ningún tipo de evento festivo o acto durante la estación veraniega. Lo que supone la cancelación diversas fiestas, actividades y eventos contemplados en dicha estación.
En esta línea, el Ayuntamiento de LOIU se ha visto obligado también a suspender los udalekus de verano debido a la situación de desescalada.
A pesar de ello, desde el Equipo de Gobierno Municipal del Ayuntamiento de LOIU se está trabajando en un Programa de Concilicación familiar para ayudar a las familias de LOIU en esta vuelta a la normalidad, y por ende , poder conjugar la atención de los txikis de la casa y la conciliación laboral,
LOIU ON!!!
Loiuko Udalak udan egiten diren jaiak, jarduerak eta ekitaldiak bertan behera uztea erabaki du, Eudelen gomendioei jarraituz, segurtasuna bermatzeko eta Covid-19a kutsatzea saihesteko.
Udalak jakinarazten du ez dela inolako jai-ekitaldirik edo jarduerarik egingo uda sasoian. Horrek esan nahi du bertan behera utzi direla uda honetarako hainbat jai, jarduera eta ekitaldi.
Ildo horretan, Loiuko Udalak udako udalekuak bertan behera utzi behar izan ditu, deseskalada egoera dela eta.
Erabaki zaila da, baina osasun-egoera ikusita, ez da beste erremediorik geratu. Horregatik, Txorierriko gainerako udalerriek ere udalekuak bertan behera uzteko erabaki bera hartu dugu.
Udaleku irekien programa bertan behera utzi da, ezin baita bermatu beharrezkoak diren babes-neurri guztiekin egitea. Neurri horrek familia-kontziliazioan duen eraginaz jabetuta, Loiuko Udala horiek gauzatzeko aukera aztertzen aritu da azken minutura arte.
Hala ere, gaur egungo egoera ikusita, non ez diren udalekuak berme soziosanitario guztiekin egiteko baldintzak ematen, bai parte-hartzaileentzat, bai begiraleentzat, Loiu 2020ko udalekuak bertan behera utzi behar izan ditugu.
Udalerriko Udalekuek ume ugari biltzen dituzte urtero, eta normaltasunera itzultzeko bidean aurrera egiten jarraitzeko saihestu behar den pilaketa argia dira. Era berean, kontuan hartu behar dugu indarrean dauden hainbat muga, eta horiek eragotzi egiten dute hainbat motatako jarduerak planifikatzea, dibertsioko eta aisialdiko ekintzak egitea, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen baldintza guztiak bete ditzaketen espazioak egokitzea ere.
Aukera guztiak aztertu ondoren, Loiuko Udalak aipatutako horiek bertan behera uztea erabaki du, Eudelen eta osasun-agintarien gomendioei jarraituz, kutsatze gehiago saihesteko lehentasunezko helburuarekin.
Hala eta guztiz ere, Loiuko Udalean familien kontziliaziorako programa bat lantzen ari gara, Loiuko familiei normaltasunera itzultzen laguntzeko, etxeko txikiei arreta emateko eta familia eta lana bateratzen laguntzeko.
Loiu On!!!