Datorren asteburuan LAUROETA auzoko jaiak (Loiu) ospatuko ditugu. Oso jai estimatuak, paisaiari dagokionez inguru paregabean dagoen auzo batean.Betiko moduan, hango jai-batzordea ahalegindu da auzotar guztiei zuzendutako jai-egitaraua osatzen
Arbildua Jai Batzordeak antolatzen ditu jaiegun horiek, Loiuko Udalaren laguntzarekin.
Badoa hurbiltzen 50. urtemuga. Goraipatzekoa da Batzorde horren lana.
Bai jaiek irauten duten bitartean, eta bai aurreko zein osteko hilabeteetan egiten duen lan handi hori gabe, nekez antolatu ahal izango ziren hainbeste jarduera auzo horretan San Migel jaietan. Lerro hauetatik bihotzez eskertu nahi diet LAUROETA auzoko jaiak antolatzeko lanetan ibili diren hogei lagunei erakutsi duten gaitasuna, gogoa eta ilusioa.
Antolatutako ekitaldien artean, barikuko bertso-saioa eta zapatu goizeko mendi ibilaldia aipa daitezke. Mendi ibilaldia oso ekintza garrantzitsua da Lauroetakoentzat, eta aurten 15. aldiz egingo dute. Parte-hartzaileek 14 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.
Jarraitu horrela!
Eskerrik asko!
Josu Andoni Begoña (LOIUko Alkatea)