Datorren asteburuan LAUROETA auzoko jaiak (Loiu) ospatuko ditugu. Oso jai estimatuak, paisaiari dagokionez inguru paregabean dagoen auzo batean.Betiko moduan, hango jai-batzordea ahalegindu da auzotar guztiei zuzendutako jai-egitaraua osatzen
Arbildua Jai Batzordeak antolatzen ditu jaiegun horiek, Loiuko Udalaren laguntzarekin.
Badoa hurbiltzen 50. urtemuga. Goraipatzekoa da Batzorde horren lana.
Bai jaiek irauten duten bitartean, eta bai aurreko zein osteko hilabeteetan egiten duen lan handi hori gabe, nekez antolatu ahal izango ziren hainbeste jarduera auzo horretan San Migel jaietan. Lerro hauetatik bihotzez eskertu nahi diet LAUROETA auzoko jaiak antolatzeko lanetan ibili diren hogei lagunei erakutsi duten gaitasuna, gogoa eta ilusioa.
Jarraitu horrela!
Eskerrik asko!
Josu Andoni Begoña (LOIUko Alkatea)
Antolatutako ekitaldien artean, barikuko bertso-saioa eta zapatu goizeko mendi ibilaldia aipa daitezke. Mendi ibilaldia oso ekintza garrantzitsua da Lauroetakoentzat, eta aurten 14. aldiz egingo dute. Parte-hartzaileek 16 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Bestetik, idi-probak domeka eguerdian izango dira eta arratsaldean, bazkaldu ostean, Nafarroa kanta taldeak animatuko ditu bertaratutakoak abestera.
Irailak 28, barikua
19:00 Txosna zabaltzea.
19:00 Triki poteoa eta pintxo potea.
19:30 Bertsolariak: Etxahun Lekue, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia.
Talo eta txistorra.
22:00 Erromeria.
Irailak 29, zapatua. San Migel
09:00 Lauroetako XIV. mendi ibilaldia.
12:00 Kalejira.
12:30 Meza.
13:00 Kopaua mendi ibilaldian parte hartu dutenentzat, eta sariak banatzea.
18:00 Umeentzako jokoak.
20:30 Xaibor.
21:15 Saiheski eta txistorra-jana.
22:00 Xaibor, nagusientzat.
Irailak 30, domeka
11:00 Kalejira
12:00 Meza
13:00 Idi-probak (Iñigo Aurrekoetxearen eta Lañeko idiak).
Musika eta kantaldia.
15:00 Herri bazkaria.
Kantagune mundiala, Nafarroa kanta taldearekin.
19:00 Plaza dantza, Luke Trabudukoaren eskutik.
Ahuntza zozketatzea.
21:00 Erromeria.
22:00 Txokolatada eta jaien amaiera.
Egun osoan zehar puzgarriak, gaztelua eta errokodromoa, umeentzat.