SANJUANADA LOIU 2018
San Juan gaua, urteko gaurik laburrena da, udako solstizioaren jaia eta sua protagonista nagusi bihurtzen den gaua, hain zuzen ere. Gauza asko daude ospatzeko ekainaren 23an. Hori dela eta, Loiun, sua pizteaz gain, beste hainbat jarduera ere izango doguz. Gauari hasiera emateko umeek ondo baino hobeto pasatzeko magiazko ikuskizuna antolatu dogu. Udaletxeko plazan, 20:00etan. Ordubete beranduago, 21:00etan txiki zein nagusiek indarrak berreskuratu ahal izango dituzte, txokolatada izugarri gozo bati esker. Eta gaua biribiltzeko , 21.30:00etan Deabru Beltzak taldeak hasiera emango du .Jarraian, 22:30ak aldera, Udaletxeko Plazan sua piztuko dugu eta agur esango diegu urteko gaitz guztiei. SAN JUAN GAUA […]