VIERNES 23: BICIS y BARBACOA

ABENDUAK 23, OSTIRALA: BIZIKLETAK ETA BARBAKOA Abenduaren 23an (ostirala), 16:30ean, Euskadiko txirrindularitza Fundazioaren Eskola LOIURA (Alontsotegi plaza) etorriko da. Izan ere, Udaletik, familien eskakizun bati erantzunez, uste genuen kirol horren balioa agerian jarri behar zela, alde batetik, txirrindularitzaren alderdi ludikoari azpimarratzeko, eta bestetik, gure txikientzako bide-segurtasunari buruzko alderdi pedagogikoa lantzeko. Horretarako, Euskadiko txirrindularitza Fundazioa Loiura etorriko da, abenduaren 23an (ostirala) udalerriko gaztetxoenei bide-hezkuntzari buruzko eskolak ematera. Tailerrak Fundazioaren egoitzan eskaini ohi dira, baina Udaletik pentsatu dugu urrats bat aurreratzea dela baliabide materialak eta giza baliabideak gure herrira ekartzea, LOIUn txirrindularitzaren inguruko heziketa eta ezagutza lantzen jarraitu ahal izateko. Txikiek txirrindularitzari […]