ESKERRIK ASKO, LOIU! RESULTADOS SATISFACTORIOS

Pasa den domekan Udal eta Foru Hauteskundeak ospatu ziren. Loiun Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi zituen hauteskundeak, gehiengo osoz eta zortzi zinegotzi izango ditu udalean, aurreko legealdian baino bat gehiago. Bildu izan da bigarren alderdi bozkatuena. Izan ere, bi zinegotzi lortu zituen, aurreko hauteskundeetan, 2011an, baino bat gutxiago. Bestalde, igandean aurkeztu zen beste zerrenda bat, PPk , hain zuzen ere, zinegotzi bat besterik ez zuen lortu. Orain lau urteko udal hauteskundeekin alderatuta, parte hartzeak behera egin du Loiun. Eskertzekoa da guregan konfiantza jarri duten Loiuztar guztiei eta Loiuko herri osoari. Ez deutsuegu hutsik egingo. Loiun ere mezua argia izan da. Duela […]