Larrondo auzoa

EAJ-PNVko Gobernu Taldeak LOIUko auzoetan esku hartzen segitzen du. Gure gobernu programan konpromiso argia hartu genuen LOIUko herritar guztien defentsan, euren auzoa edozein dela ere. Kasu honetan, Larrondo auzoa. Auzo horretan ere, gure herritarren bizi-kalitatea hobetzeko bidean, arlo ezberdinetan inbertitzeko apustua egiten ari gara. Beste behin ere, herritarren kezka eta eskaera historikoa jaso dugu Udal Gobernu Taldetik, eta auzo horretan espaloia jartzeko obrak martxan jarri ditugu. Herritarrek etengabe eskatzen ziguten falta zen espaloi zati hori, eta egia esan, dagoeneko beharrezkotzat jotzen zen inguru horretan jardutea Larrondoko tren geltokiarekin lotzeko. Geltoki hori duela gutxi birmoldatu da, Eusko Jaurlaritzak egindako 350.000 euroko […]