Aireportuaren udako ordutegia luzatzearen kontra azaldu dira alkateak

Aireportuaren udako ordutegia luzatzea aztertzen dabil AENA, Vueling hegazkin-konpainiak hala eskatuta. Zehazki, hegaldiak ordu erdi bat lehenago hastea nahi dute, 06:15ean; eta ordubete beranduago bukatzea, 00:30ean. Zamudio, Derio, Loiu eta Erandioko alkateak ordutegia luzatzearen kontra azaldu dira. (Aikor) “Horrela eginez gero, ondoko udalerriotan soinu-presio handiagoa jasango genuke eta ondorioz, bizi-kalitatea eta atsedenerako eskubidea galduko genituzke”, esan digu Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak. Begoña lehen aipatutako udalerrien bozeramailea da eta bere iritziz, ordutegia luzatzeak ez dio onura ekonomikorik ekarriko ez Bizkaiari, ez Euskadiri; ezta balio erantzirik ere. “Gaur egungo ordutegiarekin Lurraldearen garapena eta sustapena bermatzen ditugu”. Horren haritik, argi utzi du […]