Josu Andoni Begoña izango da LOIUko jeltzaleen alkategaia

Alkatetzarako proposatu izana hartu du “ilusioz beteta eta gogotsu, eta kalean, herrikide eta elkarteekin lankidetzan aritzeko konpromisoarekin”. Loiuko EAJ-PNVren Udal Erakundeak duela urte bete izendatu zuen Josu Andoni Begoña Loiuko alkatetzarako zerrenda-buru. Begoña, udaleko alkate ordea da gaur egun eta maiatzean bi legegintzaldi egingo ditu Loiuko zinegotzi gisa, lehenengo Ekonomia eta Ogasun arloan eta gero Kulturan eta Kirolean. Alderdikideek alkategai izendatu ondoren, hurrengo hauteskundeetan oraingo alkate Bizente Arteagagoitiaren lekukoa hartzea bilatuko du, azken honek alkate gisa hiru legegintzaldi beteko dituelarik. Josu Andonik EAJ-PNVri eskertu dio berarengan jarritako konfiantza, eta azken urteotan eginikoak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du “Loiuko herritar […]