LOIU: OLENTZERO BADATOR…

Urtero bezala Olentzero gure herrira etorriko da. Goizean Olentzero Larrondon egongo da 12:00etan. Ibilbidea Bolinaga kaletik Larrondoko Plazan bukatu arte. Plazan Olentzerok opariak banatuko ditu. Goizeko lana bukatu ondoren, arratsaldean Olentzero Zabaloetxen egongo da 17:00etan. Ibilbidea Klarisetatik hasiko da Zabaloetxeko frontoian bukatuz. Frontoian Olentzerok opariak banatuko ditu.     Zuen seme alabek 8 urte edo gutxiago badituzte eta abenduaren 24an, bai Larrondon bai Zabaloetxen, Olentzerok zuzenean opari bat ematea nahi izanez gero eskutitza udaletxean entregatu beharko duzue abenduaren 18tik 21era bitartean (biak barne). Bestalde, zuen seme alabek erroldatuak badaude eta Olentzeroaren gurdian joan nahi eskero izena eman beharko duzue abenduaren […]